XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BRAULIO - Ik, ik, ua emendik. (Joango da Nikasio atze aldera).

(- Alkatia-k irakurri ondoren gordeko du patrikan eskutitza).

(Braulio asiko zayo izketan motel-motel esagutu nayian ezkontza orretan artu duben asmoa, bañan ikusirik ezer ateratzen ez diyola bukatuko du azarre Alkatia-ri aurria artu nayian).

Badakizu ori zer dan... gaztien gauzak... chorakeriyak... bañan nik gogor artu ditut... an biali det neska izebaren echera... ta mutilla esagutu izan banuben arrunt juango zan emendik.

JULIANCHO - (Artu biar det nik oraindik beste kankarrekoenbat).

ALKATIA - (Braulio-ri). ¿Bai e? Bada nik ere zerbait egingo det.

(Asiko da izketan azarre antzian bañan nola esagutu duben Braulio-ren asmua alaituko da bukaerako ta azkeneko itzak esango ditu par-irriyan).

Juliancho: Emen zu zera kulpa dubena.

Zuk ekarri dituzu gaitz guztiyak eche onetara.

Oker oyek ordaintzeko, ta geyo chorakeririk egin ez dezazun, bigar bertan joango zera Bikariyuaren echera paper billa... Mantonirekin ezkontzeko... (Braulio-ri.) zuk nai badezu.

BRAULIO - ¿Egiyetan?
ALKATIA - Bai. (Alkatiak luzatuko diyo biyari eskua ta alkartuko dira irurok eskuin aldian).

NIKASIO - !¡Aupa!! Au poza artu biar du Mantonik.

(Erekiko da atia ta sartuko da TARIÑA).

TARIÑA - Aita, ¿nun baskaldu biar degu gaur?
BRAULIO - ¿Baskaldu? Emen, danok emen.

Nikasio, ua Mantoni-n billa.

NIKASIO - ¡An niak laixterka!
JULIANCHO - (Nikasio-gana joanaz).

Datorrela, datorrela aguro. Nikasio.